Daniel Viglietti kantagile uruguaitarra hil da
MUSIKA. Astelehenean zendu zen Daniel Viglietti musikari eta kantagilea, Uruguaiko herri kantaren ikurretako bat. 1939ko uztailaren 24an jaio zen, musikariz osaturiko familia batean, Montevideo hiriburuan. Musika klasikoaren eta Uruguaiko folklorearen uztarketatik sortzen zituen kantak; besteak beste, Victor Jarak, Mercedes Sosak eta Chavela Vargasek kantatu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu