Daniel Kalparsororen zinema gogoratuko du Euskadiko Filmategiak

Atzera begirako zikloa antolatu, eta zinemagilearen gainean Antonio Santamarinak eta Jesus Angulok idatzitako liburua argitaratu du

Daniel Kalparsoro, atzo, Donostian eginiko aurkezpenean. JAVIER ETXEZARRETA / EFE.
Erredakzioa
Donostia
2017ko urriaren 11
00:00
Entzun

Daniel Kalparsoro (Bartzelona, 1968) zinemagilearen obra ekarriko du gogora Euskadiko Filmategiak gaur hasi eta abenduaren 21era arte iraungo duen atzera begirako zikloan. Zinema zuzendariaren film guztiak emango dituzte Filmategiaren egoitzan, Tabakaleran, Donostian, eta horien osagarri, liburu bat ere argitaratu dute: Daniel Calparsoro. Cine de autor, cine de género. Jesus Angulo eta Antonio Santamarina zinema kritikari espainiarrek idatzi dute eta gaztelaniaz kaleratu dute.

Liburu horren hitzaurrea Enrique Urbizuk idatzi du, eta, hain zuzen, Urbizu eta Kalparsororen arteko solasaldi batekin hasiko da zikloa gaur, 18:00etan. Michel Gaztanbide gidoilariak gidatuko du. Ondoren, berriz, La playa (1990) film laburra eta Kalparsororen lehenengo film luzea (Salto al vacío, 1995) proiektatuko dituzte Tabakaleran.

Urriaren 18an, El síndrome Rufus laburra (1989) eta Pasajes luzea (1996) emango dituzte; 19an, Fedorak laburra (1991) eta A ciegas luzea (1997); 25ean, W.C. laburra (1992) eta Asfalto luzea (2000); azaroaren 9an, Kalebegiak proiektuarentzat ondutako Testimonio (2016) eta Guerreros (2002); azaroaren 23an, Ausentes film luzea (2005); azaroaren 30an, Invasor luzea (2012); abenduaren 7an, Combustión luzea (2013); eta, azkenik, abenduaren 21ean Kalparsorok filmatu duen azkeneko lana: Cien años de perdón (2016).

Kalparsoro Bartzelonan jaio zen, eta hilabete gutxi batzuk zituela etorri zen Euskal Herrira, eta hemen egin zituen bere lehenengo lanak. Azken urteetan, ordea, Madrilen dihardu lanean, zinemarako ez ezik, telebistarako ere egin du lan (La ira, Inocentes, Apaches...).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.