Danele Sarriugartek irabazi du Zilarrezko Euskadi saria 'Erraiak'-ekin

Gipuzkoako liburu saltzaileen saria maiatzaren 5ean jasoko du.Parinoush Sanieeren 'El libro de mi destino' saritu dute gaztelaniaz

Danele Sarriugarteren lehen liburua da Erraiak. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
mikel lizarralde
Donostia
2015eko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Danele Sarriugarteren (Elgoibar, 1989) Erraiak nobelak irabazi du Zilarrezko Euskadi saria, Gipuzkoako liburu saltzaileen gremioak urtero Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira eman ohi duen saria. Gaztelaniazko atalean, liburu saltzaileek Parinoush Saniee idazle irandarraren El libro de mi destino eleberria saritu dute. Bi egileek maiatzaren 5ean jasoko dute saria Donostian, Literaktum jaialdiaren hasierarekin batera egingo den ekitaldian.

Lehen, Liburuaren Egunean gehien saltzen ziren liburuak saritzen zituzten, baina duela hiru urte aldatu egin zuten saria emateko irizpidea. Orduz geroztik, kalitatezkoak diren liburuei besteaukera bat emateko helburua du sariak. Kalitatezko lanak izan arren merezi duten bezala saldu ez ziren liburuak saritzen ditu elkarteak.

Danele Sarriugartek iazko udaberrian kaleratu zuen Erraiak (Elkar) bere lehenengo liburua. Bikote harreman baten haustura da eleberriaren abiapuntua, eta urratu horrek eragindako obsesioa kontatzen du liburuan egileak. Horrekin batera, giroaz, familiaz, gizarteaz, lagunarteaz mintzo da liburuan. 2012an Igartza saria irabazi zuen Sarriugartek Erraiak idazteko proiektuarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.