Kritika. Musika

Damon Locks

Damon Locks / 'List of Demands'
2025eko martxoaren 2a
04:15
Entzun 00:00:0000:00:00

DAMON LOCKS

'List of Demands'
Diskoetxea: International Anthem.

Chicagoko jazz musikariak beltzen askatasunaren inguruan ardazten den soinu puzzle irmoa ondu du, zeinetan askotariko sonoritateak biltzen diren, hainbat musikariren ekarpenen eta sample-en bidez. Musika elektronikoa, funka, free jazza —Ben Lamar Gay-ren korneta—, hip-hopa, poesia, Sun Ra-ren galaxiak, aldarrikapen politikoak… Hamaika baliabidez baliatu da Locks zigilu berean aritu den Moor Moother poeta eta musikariaren gisako obra askatzaile eta iradokitzailea sortzeko. Musika beltzari buruzko soinu dokumental bat ez ezik, List of Demands collage itxura duen esperientzia bat ere bada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.