PASARTE HAUTATUA Lovecraft
Dagon
«Bistakoa da burua larriminak hartuta ari naizela hau idazten, gaur iluntzerako ez bainaiz gehiago izango. Sosik gabe nago, eta, ia amaiturik bizia jasangarri egiten didan droga bakarra, ezin dezaket gehiago eraman tortura hau: neure burua botako dut ganbara honen leihotik kale purtzilera. Ez pentsa morfinaren esklabo izateagatik ahula edo degeneratua naizenik. Azkar batean zirriborratutako orriok irakurri eta agian asmatuko duzu, nahiz sekula ez guztiz jabetu, zergatik dudan behar-beharrezkoa edo ahaztea edo hiltzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu