KRITIKA. Musika

Cynefin

Cynefin musikariaren 'Shimli' diskoaren azala.
Andoni Tolosa.
2025eko otsailaren 16a
04:00
Entzun 00:00:0000:00:00

CYNEFIN

'Shimli'

Diskoetxea: Owen Shiers.

Jatorri zeltako musikarekin oroitzen garenean, Irlandako edo Eskoziako musikarekin oroitzen gara. Baita Bretainiakoarekin ere, eta, nola ez, hurbiltasunagatik, Galiziakoarekin ere bai. Galeskoak, ordea, ezezagunagoak gertatzen zaizkigu, ziurrenik hurbilen dituzten bi potentzia musikalen eraginez. Baina azken urteotan gero eta proposamen interesgarriagoak iristen ari zaizkigu handik. Horren adibide da Cynefin folk kantari eta ikerlariaren bigarren disko luze hau. Erabat galesez kantatutako folk garaikideko lan bat da. Ederrena: kantariaren ahotsa eta kantaera, melodia gozoak eta giro atmosferikoa. Ez espero biolin, gaita eta antzekorik, folk-pop gozotik hurbilago baitago diskoa musika zeltekin lotzen dugun topiko musikaletik baino. Begiak itxita entzutekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.