Musika. Knives

'Collapse'

Argitaratzailea: Egilea editore.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2021eko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Zikina, gordina eta zitala. Bizkaiko Knives taldeak bere egin ditu crust punk estiloaren ezaugarriak. Muturreko metaletik datoz kide guztiak, eta death metalaren zein rockaren artean topa daitekeen proposamena findu dute elkartu zirenetik hona. Lurrazpian dabiltza ordutik, eta ahots urratua berrituta plazaratu dute Collapse diskoa. Peter abeslariarekin plazaratzen duten aurrenekoa da, eta berarekin batera banda suspertu dute. Karrantzako BlackStorm estudio zein baserritik zazpi kantu makur lapurtu dituzte. Muturreko proposamenak ez du arnasteko aukerarik ematen, eta barrenak gupidarik gabe astintzen ditu. Distortsio zakarrak, bateria erritmo biziak eta mingain zorrotza: «Akabo, eten, bukatu/ botere berriaren gezurra hedatu/ ahulak eta antzuak akatu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.