Christina Rosenvinge, Txarrena eta La Shica elkarrekin ariko dira

Batera joko dute hilaren 19an, Bilboko Kafe Antzokian, eta kontzertua 'streaming' bidez emango dute

Erredakzioa
Bilbo
2012ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Batera arituko dira Txarrena taldea, Christina Rosenvinge eta La Shica musikariak Bilboko Kafe Antzokian. Emanaldia urtarrilaren 19an izango da, eta, berton,Txarrena taldearen musika oinarriaren gainean arituko dira Rosenvige eta La Shica. Ezohiko kontzertua izango da; izan ere, oso estilo ezberdinetako artistak bilduko ditu. Sarrera doakoa izango da, baina aurretik gonbidapena lortu beharra dago. Horrez gain, kontzertua zuzenean ikusteko aukera izango da Internet bidez.

Enrique Villarreal Drogas-en taldeak otsailean atera zuen Azulejo frio diskoa, eta martxotik hona kontzertuz kontzertu ibili dira taldekideak. Barricadako taldekide ohiaren taldea rock doinuen inguruan mugitzen da batez ere. Rosenvinge, berriz, pop-etik gertuago dago; 2011n atera zuen bere azken lana, La joven Dolores. Azkenik, La Shicak flamenko doinuak eta dantza hip-hoparekin fusionatzen ditu, baita funk, brasildar doinu, copla eta jazzarekin ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.