Chicagoko blues musika izango du ardatz nagusi Getxo&Blues jaialdiak

Billy Boy Arnold, Billy Branch, John Primer, Lurrie Bell eta Carlos Johnson ariko dira uztailaren 19an

Erredakzioa
Bilbo
2014ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Bere bakarkako ibilbide arrakastatsuari ekin aurretik, Jon Lee Sonny Boy Williamsonekin hasi eta Bo Didleyrekin aritua da Billy Boy Arnold harmonika jotzailea (Chicago, Illinois, AEB, 1935), The Yardbirds zein David Bowierengan eragina izandako hainbat grabazioren egilea da, I Wish You Would klasikoarena, besteak beste. Getxo&Blues jaialdiaren aurtengo ekitaldian, Billy Boy Arnold Algortako Biotz Alai plazan ariko da, uztailaren 19an, larunbatarekin, 21:00etan, Billy Branch harmonika jotzailearekin eta John Primer, Lurrie Bell eta Carlos Johnson gitarristekin batera, Chicago Blues: A Living History proiektua aurkezten. Bost musikari horiek askotan jo dute elkarrekin, eta proiektu horren bitartez Chicagoko blues musikarien berri ematen dute hainbat belaunalditarako musikarien lanak oholtzaratuz eta erakutsiz. Honako musikari hauen laguntza izango dute harmonika eta gitarra jotzaile horiek: Billy Flynn gitarrista, Mathew Skoller harmonika jotzailea, Johnny Iguana teklista, Felton Crews baxu jotzailea eta Kenny Beedy-Eyes Smith bateria jotzailea. Getxo&Blues jaialdia uztailaren 17an hasi eta 19an amaituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.