BBK Liven musika dardarak hasteko zortzi hilabete falta direlarik, jadanik iragarri dute jaialdian parte hartuko duten talde mordo bat. Dagoeneko plazaratua zuten jaialdiaren hamaseigarren aldian Arctic Monkeys izanen zela talde nagusia. Ordea, talde britainiarrarekin batera kartelean nor izango den esan gabea zen artean; gaur arte. Beste 23 talderen izenak eman dituzte, eta hiru euskal herritar dira horien artean: Merina Gris, Bengo eta Ben Yart.
Hala, guztira 24 taldek osatzen dute egitaraua, gaur-gaurkoz: 070 Shake, Albany, Arctic Monkeys, Arde, Bogotá, Baiuca, Ben UFO, Ben Yart, Bengo, Call Super, Colectivo Da Silva, Delaporte, Dinamarca, Florence + The Machine, Job Jobse, Love of Lesbian, Merina Gris, Playback Maracas, ROJUU, The Blaze, The Chemical Brothers, The Lathums, Tinariwen, Violet, eta Young Marco.
Uztailaren 6tik 8ra eginen dute jaialdia. Kobetamendin (Bizkaia), ohi denez. Sarrerak salgai dira dagoeneko.