Chavela Vargas ospitalean dago oraindik
MUSIKA. Chavela Vargas musikari latinoamerikarrak Madrilgo Princesa ospitalean jarraituko du, zenbait osasun azterketa egiten dizkioten bitartean. Herenegun, takikardia zuela ospitaleratu zuten abeslaria. Mediku txostenak zehazten duenez, kantariak hobera egin du, eta argitu dute ez duela bihotzeko gaixotasunik. Hala ere, Vargasek medikuen behaketan jarraitu beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu