«Cezanneren sagar batek Rafaelen lan batek baino erlijiosotasun handiagoa du»

2011ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Antonio Oteizari ez zaizkio arte erlijiosoaren gaineko ohiko erakusketak gustatzen. «Objektu zaharrak jartzen dituzte erakusgai. Baina zer zerbitzu eskaintzen diote erakusketa horiek egungo gizarteari? Batere ez». Gainera, haren ustez, gai sakratuak jorratzen dituen lan batek ez du zertan arte erlijiosoa izan. «Beharbada, Cezanneren sagar batek Rafaelen koadro batek baino erlijiosotasun handiagoa du. Nire konpromisoa arte erlijiosoa egitea da, baina ez gaiagatik, lanaren sakontasun sakratuagatik baino. Bilaketa horretan zintzurra lehertzen zaio artistari».

Arte erlijiosoaren egungo egoera guztiz eskasa da, Oteizaren irudiko. «Eta horren errua goikoek dute, gotzainek eta. Irudiaren gizartean bizi garela esaten dugu egun, eta gizakiari lotuta badago, Elizak irudia bere mezua hedatzeko bide gisa erabiltzen jakin behar luke. Baina ez du horrelakorik egiten». Hala, bide horretan bere harri koskorra jarri izanaren poza du behintzat Oteizak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.