HILBERRIA. Jose Mari Apezetxea

Cezanneren bidean, zeharkaldia

BERRIA.
Naiara Elola.
2017ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Margotzeko desioa berezkoa zuen Jose Mari Apezetxeak (Erratzu, Nafarroa 1927-2017). «Eskolan liburu guztiak zikintzen nituen margoekin», esan zuen 2008an BERRIAk egindako elkarrizketan. Baztango paisaia bukolikoak sinpletasunetik abiatuta interpretatzen jakin zuen, maisuki, gainera. Kolore guztiak maite zituen arren, pintatzeko berdea «nekosoa» zela zioen. Javier Ziga margolariak udak Apezetxearen osabaren Elizondoko etxean igarotzen zituela aprobetxatuz, bizikleta hartu eta harengana joaten zen margotzera. Zigak irakatsi zizkion, besteak beste, koloreen nahasketen sekretuak.

Hala ere, Apezetxearen ibilbidean eragin handiena Cezannek izan zuen: «Nire historia guztia dago Cezannerengan. Egiten den pinturaren erdia egiten da Cezanne dela medio». Kritikoa zen margotzeko argazkiak erabiltzen zituztenekin. Argazkia, harentzat, «etsaia» zen, «argazkiarekin tranpa egin ahal delako».

Baztango Margolariak taldeko sustatzaileetako bat ere izan zen. Baztango Eskola deiturikoa ez zela inoiz existitu esaten zuen: «Uste dut eskolarik ez dela hemen. Eskola erraten dudanean, erran nahi dut pintatzeko modu bat». Urte luzez, Tomas Sobrino margolariarekin ikastaroak antolatu zituen. «Irakasleak ikasleak ikustea lortu behar du. Sentitzen duenean, gainerakoa etortzen da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.