Musika. Aeroscreamer
'Cast the Fire'
Diskoetxea: Lullabye Records.
Atzeak erakusten omen du aurrea nola dantzatu. Gasteizko Aeroscreamer taldeak iraganeko heavy metal klasikoa berreskuratu du Cast the Fire estreinako lan laburrean. Gorputza eta arima mugitzeko 1980ko hamarkadako doinuak eta estetika gustuko dituzte. Garai hartan sortu zen NWOBHM edo Britaniar Heavy Metalaren Olatu Berria dute oinarri, AOR zein hard rockaren zertzeladekin. Iazko apirilean elkartu ziren, eta urtebetean landutakoaren emaitza da bost kantuko aurreneko erreferentzia. Leire Zubizarretaren ahots indartsua nabarmentzen da guztietan, eta BeƱat Mendizabalen sintetizadoreek izaera berezia ematen diote gasteiztarren proposamenari. Zaharra berritzeko joera baztertuta, denboran atzera egin dute garai hartako bandek utzitako ondarea omentzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu