Zinema

Cameronen 'Avatar' nagusi Urrezko Globoetan

Sandra Bullockek jaso du aktore onenaren saria emakumezkoetan eta Jeff Bridgesek gizonezkoetan. Sariak ez ezik, milaka lagunen onespena jasotzen ari da 'Avatar' mundu osoan, eta inoizko filmerik ikusienetakoa bihurtzen ari da.

2010eko urtarrilaren 18a
12:26
Entzun
Askorentzat Oscar sarien aurrekari diren Urrezko Globoak banatu dituzte bart Los Angelesen (AEB) eta aurreikuspenei hutsik egin gabe James Cameron zuzendariaren Avatar filmak eskuratu ditu sari handienetakoak. Hain zuzen ere, film onenaren saria jaso du Avatar-ek eta zuzendari onenarena Cameronek.

Baina sariak ez ezik, milaka eta milaka ikus-entzuleren onespena jasotzen ari da zientzia fikziozko film hori mundu osoan; dagoeneko 1.600 milioi dolar bildu ditu, eta horrenbestez, sarrera salmenten ondorioz diru gehien eman duen bigarren filma da dagoeneko. Hiru dimentsiotan ikus daiteke film hori eta efektu berezi handi eta ikusgarriek hornitzen dute 2154 urtean gizakiak Lurretik kanpoko beste izaki batzuekin harremanetan jartzen dituen istorioa.

Baina saritu gehiago ere izan dira. Aktore onenen saria Sandra Bullockek jaso du emakumezkoen atalean The Blind Side filmarengatik eta Jeff Bridgesek gizonezkoetan Crazy Heart-en egindako lanagatik. Honakoa da sarituen zerrenda zehatza:

Film onena:Avatar.

Zuzendari onena: James Cameron.

Emakumezko aktore onena: Sandra Bullock (The Blind Side).

Gizonezko aktore onena: Jeff Bridges (Crazy Heart).

Komedia film edo musikalik onena:The Hangover.

Komedia film edo musikaleko emakumezko aktore onena: Meryl Streep (=i Julie&Julia=i).

Komedia film edo musikaleko gizonezko aktore onena: Robert Downey JR (Sherlock Holmes).

Atzerriko filmerik onena: The White Ribbon (Alemania).

Taldeko emakumezko aktore onena: Mo'nique ( Precious).

Taldeko gizonezko aktore onena: Christoph Waltz ( Inglourious Bastards).

Animazioko filmerik onena: Up.

Gidoirik onena. Jason Reitman ( Up In The Air).

Jatorrizko kantu onena: 'The Weary Kind' (Crazy).

Soinu banadarik onena: Michael Giacchino (Up).

Telesaileko emakumezko aktore onena: Julianna Margulies (The Good Wife).

Telesaileko gizonezko aktore onena: Michael C. Hall ( Dexter).

Telesail onena: Mad Men.

Komedia edo musika telesail bateko emakumezko aktore onena: Toni Colette ( United States of Tara).

Komedia edo musika telesail bateko gizonezko aktore onena: Alec Baldwin (30 Rock).

Komedia edo musika telesail onenaGlee.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.