Jaialdiak

Burutik, Skabidean eta Los Zopilotes Txirriaos bilduko ditu 28. Hatortxu Rock jaialdiak

Abenduaren 16an eginen dute festibala aurten. Euskal presoak sakabanatzeko politikak bukatuta, «amaiera berri baten» bila egin beharra dagoela aldarrikatuko dute. Sei musika talde iragarri dituzte oraingoz.

Skabidean taldeko Idoia Tapia abeslaria, joan den urteko Hatortxu Rock jaialdian. JAIZKI FONTANEDA, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2023ko ekainaren 20a
11:44
Entzun

Hatortxu Rocken helburua euskal preso eta iheslarien eskubideen alde egitea da, hasiera-hasieratik. 24 urte joan dira festibala lehenbiziko aldiz antolatu zenetik, eta egoera franko aldatu da azken urteotan, jaialdiko antolatzaileen azpimarratu dutenez, azkenik iritsi baita «sakabanaketa politika krudelen amaiera». Hala eta guztiz ere, aldarrikatu dute premia guztiak ez direla desagertu, eta, horregatik, aurten ere eginen da Hatortxu Rock, Atarrabian (Nafarroa), abenduaren 16an. Talde hauek iragarri dituzte: Auxili, Los Chikos del Maiz, Burutik, Los Zopilotes Txirriaos, DJ Reimy eta Skabidean.

Aurretik jakinarazia zutenez, Amaiera berri bat izanen da 28. Hatortxu Rocken. Sarrerak gaurtik eros daitezke, webgunean. Izatez, eskaintza berezi bat iragarri dute antolatzaileek: lehenbiziko bostehun sarrerak merkeagoak dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.