Musika

Bulegok ez du kontzerturik emango 2026an

Taldeak iragarri du 2025eko azaroaren 9an Bilboko Euskalduna jauregian kontzertua emango duela, eta ondoren urtebete baino gehiagoko eten bat egingo duela zuzenekoetan.

Bulego taldea. ORIO PRODUKZIOAK
Bulego taldea. ORIO PRODUKZIOAK
mikel lizarralde
2024ko abenduaren 11
12:30
Entzun

Bulego musika taldeak eten bat egingo du 2025aren urte amaieran. Sare sozialen bitartez jakinarazi duenez, azaroaren 9an kontzertua emango du Bilboko Euskalduna jauregian, eta 2026an ez du zuzeneko emanaldirik egingo. «Urtebete baino gehiago iraungo duen geldialdi bat egingo dugu».

Azkoitiko (Gipuzkoa) taldeak Instagramen jarri du bideo bat, zeinetan Elena Irureta aktorea ere azaltzen den. Kafetegi batean azaltzen dira taldekideak eta Irureta, eta azken horrek galdetzen die ea egia diren etenaldi bat egingo dutela dioten zurrumurruak. Aktoreari erantzunez, Bulegoko kideek baieztatu dute etenaldia egingo dutela, eta 2026an «lan berrietan zentratuta» egongo direla. Hain zuzen, Bilbokoa «agur ospakizun bat» izango dela agertu dute.

2024a bukatu aurretik ere hainbat kontzertu ditu programatuak Bulegok. Larunbatean, Errenterian (Gipuzkoa) izango da; 20an, Basaurin (Bizkaia); 21ean, Tafallan (Nafarroa); 22an, Vianan (Nafarroa); eta 27an nahiz 28an, Azpeitian (Gipuzkoa).

Durangoko Azokan ere izan da taldea, eta han aurkeztu du datorren urtean egingo den Euskaraldirako kantua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.