MUSIKA. Hamar urteko etenaren ondotik, Euskal Herriko Trikiti Elkarteak berriz egingo du Trikitixa Jaialdia aurten, Errenterian (Gipuzkoa) eta Galdakaon (Bizkaia). Duela mende erdi batu ziren trikitilariak aurrenekoz jaialdi batean propio. Modalitate horrek, ostera, hogei urte beteko ditu aurten. Urteurren horien atarian, azaroaren 5erako eta 6rako antolatu dute egitaraua. Larunbatean, Errenterian izango da, 18:30ean, Niessen kulturgunean. Igandekoa Galdakaoko Torrezabal kultur etxean egingo dute, 17:30ean.
Euskal Herriko hiru trikitilari «berritzaile» dira gonbidatuak: Eneko Dorronsoro, Fredi Pelaezen pianoa lagun; Eneritz Furyak, eta Sune, Aitor Huizirekin batera. Baita nazioarteko bi soinu jotzaile ere: Damien Mullane, Liv Hallum eta Ivan Caro. Ainhoa Urretabizkaia kazetaria izango da aurkezle. Furyakek soinu txikia joko du, jendaurrean «lehen aldiz», eta Sune eta Huizik trikitia elektronikarekin nahastuko dute. Sarrerak hilaren 24tik aurrera jarriko dira salgai.
Bueltan da Nazioarteko Trikiti Jaialdia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu