Bordeleko Jaialdiko film luze onenaren saria irabazi du 'Gartxot'-ek

Ikusleek saritu dute Asisko Urmenetak eta Juanjo Elordik sortutako animaziozko filma

Erredakzioa
2012ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordiren Gartxot pelikula O'Apostolo (Galizia), Arrugas (Galizia), Le voyage de M. Crulic (Polonia-Errumania) eta Jean de la lune (Frantzia-Irlanda-Alemania) filmei gailendu zaie Bordeleko Animazio Jaialdian. Arturo Campion idazle nafarrak 1917an idatzitako Gartxot, Itzaltzuko bardoa liburuan oinarritu ziren Urmeneta eta Elordi filma egiteko. Gartxot Itzaltzuko bardoa da, XII. mendearen hasieran istorio eta poemak herriari kantatzen dizkion kontalaria. Orreagako abade berriak ez du gogoko bardoaren jarduna, eta deserriratu eta haren seme Mikelot bahituko du. Ahots ederra du Mikelotek, eta latinez kantatuko duen fraide bilakatu nahi du abadeak. Ordea, Mikelotek ihes egitea lortuko du, eta aitarekin herriz herri kantatzen hasiko da. Benito Lertxundirena da filmeko musika. Iazko azaroaren 19an estreinatu zuten, eta Bordelekoa bigarren saria du, joan den urrian, Aurbuneko jaialdian (Australia) publikoaren saria lortu baitzuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.