Literaturia. Liburu aurkezpenak

Boccaccioren 'Decameron'-eko hamar ipuin euskaratu ditu Matias Mujikak

Usoa Wyssenbachek euskaratuta, Robert Fisherren 'The Knight in Rusty Armor' ere plazaratu du Igelak

Irune Berro Urrizelki.
Larrabetzu
2011ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Irakaskuntzako profesionalek eskatuta eman ditu argitara euskaraz Igelak Giovanni Boccaccioren Decameron eta Robert Fisherren The Knight in Rusty Armor, Xabier Olarra editoreak azaldu duenez. Matias Mujikak euskaratu du lehena, Dekameron titulupean, eta Usoa Wyssenbachek bestea, Armadura herdoilduko zalduna. Boccaccioren obra ez dute osorik itzuli, hamar ipuin baizik. Obra horren xedea «entretenimendua» izanagatik mezu sakona duela uste du Olarrak. «Bizitza patuaren mende dago, baina haren nondik norakoa bideratu egin daiteke, adimenaren bidez. Eta jainkotasunak ez du lekurik horretan».

Bestalde, Armadura herdoilduko zalduna liburuak «benetako nia ezagutzeko garrantziaz» ohartarazten duela azaldu du Wyssenbachek. «Norberaren barrenera egindako bidaia da. Ikusteko zeinen garrantzitsua den nork bere burua onartzea eta maitatzea, modu horretan ikasiko dugulako besteak maitatzen ere. Sentimenduak naturaltasunez bizi eta erakutsi behar direla erakusten du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.