Eusko Jaurlaritzak jakinarazi zuen atzo Joxean Muñozek Kultura sailburuorde izateari utziko dioela eta haren kargua aurrerantzean Andoni Iturbek beteko duela. Muñozek, hala ere, lan taldean segituko du, aholkulari postuan. Erabaki horrekin, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Kulturako sailburuordetza indartu nahi izan du, Jaurlaritzaren esanetan, «eskarmentu handiko bi izendapen batuz, datozen erronkei modurik onenean heltzeko». Bingen Zupiria Kultura sailburuak Jaurlaritzaren bozeramaile lanak hartu izanak eragina izan du, halaber, berrantolaketan.
Bizkaiko Foru Aldunditik helduko da Iturbe (Amorebieta, Bizkaia, 1967) Jaurlaritzara. Deustuko Unibertsitatean Historia eta Geografian lizentziatu zen, eta 1993an hasi zen aldundian lanean. Ia hogei urtez kultur proiektuen zuzendaritzan aritu zen, 2004tik 2017ra bitartean Kultur Ondarearen Zerbitzuko arduraduna izan zen, eta ordutik, saileko zuzendaritza orokorrean aritu da, Lorea Bilbao Bizkaiko Aldundiko Euskara eta Kulturako diputatuaren taldean.
SOSLAIA. Andoni Iturbe
Bizkaiko kultur zuzendaritzan eskarmentatua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu