Bizkaiak kultur txartela sustatuko du, beherapenak ahalbidetzeko

Bi fase edukiko ditu kanpainak, eta aldundiak 500.000 euro emango ditu; txartelak 40 euroko balioa izango du

Erredakzioa
Bilbo
2013ko azaroaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kultur ekoizpenaren kontsumoa sustatzeko asmoarekin, Bizkaiko Foru Aldundiak kultur txartelak jarriko ditu salgai. Hartara, kultur produktuen erosketan %20 eta %40 arteko beherapenak edukiko dituzte txartelaren jabeek. Diputazioak 90.000 jarriko ditu salgai, eta, horretarako, 500.000 euroko inbertsioa egin du. 40 euroko balioa izango du txartel bakoitzak, eta hiru motatakoak erosi ahal izango dira. Batak 24 euro balio du, besteak 28, eta hirugarrenak 32. Lehen fasea abenduaren 16tik urtarrilaren 31ra garatuko da, eta bigarrena, martxoaren 17tik maiatzaren 18ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.