Bisita gidatua berreskuratuko dute larunbatean

2022ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Aurrez aurreko jardunaldi sorta batekin hasiko da Getxophotoren programa egunotan, eta larunbatean egingo duten bisita gidatua izango da jendetsuenetako bat. Koronabirusaren ondorioz, murrizketekin bakarrik egin ahal izan dute azken bi urteetan bisita, eta indar betez berreskuratuko dute orain, artisten parte hartzearekin eta publikoa mugatu gabe. 11:00etan abiatuko da ibilbidea San Nikolas plazatik.
Bihar argazkigintza eskoletako ikasleen topaketak egingo dituzte, eta topaketa profesionalak egingo dituzte etzi. Irekiera ekitaldia ere egingo dute ostiralean, Andres Isasi musika eskolan. Jaialdian lanak erakutsiko dituzten hamalau artista espero dituzte bertan, eta beren lanak azalduko dizkiete bertaratzen direnei. 19:30ean hasiko da ekitaldia.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.