Tapa gogorreko liburua da, tamaina handikoa (28x26 cm) eta 32 orrialdekoa.
Album ilustratua, pertsona errealak eta kotxe humanizatu bat agertzen dituena, Ingalaterra hegoaldean eta Calais-Paris inguruetan jazo gertakarietan.
Ian Fleming zenaren izen bereko eleberrian oinarrituta dago, eta ez urte batzuk geroago pantailaratu zen filmaren gidoian (Roald Dahlen eta Ken Hughes zuzendariaren artean idatzia), memoria egitean aintzat hartzekoa da hau, eleberriaren eta filmaren gidoiak desberdinak baitira, bai pertsonaien karakterizazioan, bai gertaera katean.
Albumak familiako haurrak, Jemima eta Jeremy, ezartzen ditu protagonista paperean, auto magikoarekin batera, eta eleberriaren ekintza nagusiak erakusten ditu: kotxearen eraikuntza; Frantziarainoko bidaia; lapurren kobazuloa, jazarpena eta atxiloketa.
Ilustrazio lanak duela hamarkada batzuetakoa dirudi, marrazketa teknika klasikoarekin egina. Kolore apalekin margotu da, paleta zabala erabiliz. Kotxearen diseinuak 1920an Louis Zborowskik diseinatu eta eraiki zuen Chitty Bang Bang 1 lasterketa bolidoa gogorarazten du, Fleminen eleberriaren ernamuina izan zen huraxe.
HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Chitty Chitty Bang Bang'
Birziklatzearen onurak
Idazlea: Ian Fleming. Egokitzailea: Peter Bently. Ilustratzailea: Steve Antony. Itzultzailea: Amets Santxez Munain. Argitaletxea: Ibaizabal.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu