Kronika kutsua duen eleberria da, neskato ia nerabe baten ahotsean kontatua, 2020ko udaberriko etxealdiaren aitzakiatan. Aldarrikapen sozialak erdigunean jarririk, etxegabetuen drama haragiztatzen duen protagonista eta haren ama ezagutuko ditugu, babesleku batetik bestera, inor kalean ibili ezin zen garaietan.
Protagonistak shock egoeran aurkeztuko digu bere burua —narratzaile rola berak jokatzen duelako—, ingurukoek egiten dizkioten txerak antzemateko ahalmenik gabe, nola eta bere urtebetetze egunarekin ez akordatzeko moduan. Atalez atal, kontakizunak behetik gora egiten du. Desolazio arteko itxaropen izpietan lehenik, behin-behineko Thelma eta Louise eran ondoren, eta patuaren esker onez azkenik.
Testuari unibertso aberats bat sortzeko ahalegina antzematen zaio, erreferentziaz jantzita: kultur mailakoak (sardina saltzaileenak eta jostunenak batik bat), lexikoari dagozkionak (petrikor, lukana...), eta berariaz sortuak («Seychelleetara begira»...). Erreferentzia hauekin kontakizunak ahots aniztasuna lortzen du, eta aldi berean garai eta leku desberdinetara ainguratzea.
HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Etxegabetuak'
Birusa gara
Idazlea: Nerea Arrien. Ilustratzailea: Diego Besne. Argitaletxea: Erein.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu