BIME Pro-k doako 65 kontzertu eskainiko ditu Bilbon, gaur hasita

Profesionalei zuzendutako jarduerak ere izango dira Euskaldunan, larunbatera bitartean

Erredakzioa
2022ko urriaren 26a
00:00
Entzun
BIME Pro musikaren alorreko profesionalen topaketak hamargarren urtemugara heldu da aurten, eta herrialde ugaritako 4.500 lagun baino gehiago espero dituzte gaurtik larunbatera bitartean, hamar urteak ospatzeko. Bilboko Euskalduna jauregian egingo dituzte sektorearentzako saioak—hitzaldiak, tailerrak zein eskola magistralak—, eta, modu paraleloan, hiriko hamaika txokotan doako 60 kontzertu baino gehiago izango dira — besteak beste, Ben Yart, Sara Goxua, Hofe X4:40, Hipnotica, Yael Meyer, Rakky Ripper eta Muerdo daude horien artean—.

Azkuna zentroan, zehazki, bi ekitaldi nabarmen ere izango dira: gaur gauean, musika jaialdiei zuzendutako Fest sariak banatuko dituzte bertan; eta larunbat eguerditik aurrera, BIME Live Son izenpean, Judeline, Magia Bruta, Aiko El Grupo, N. Hardem eta Erik Urrano & Merca Baeren emanaldiak izango dira. Laurent Garnier eta Patti Smithen dokumentalak ere proiektatuko dituzte, Filminekin lankidetzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.