Musika. Arima

'Biluztasunez jantzita'

Diskoetxea: Bonberenea Ekintzak.

2021eko maiatzaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Labetik atera berritan, eta oraindik urte erdia ere pasatu ez dela, esango nuke aurtengo lanik aipagarrienetako bat izan daitekeela Arima taldearen Biluztasunez jantzita, sei abestiko bigarren lan labur edo, Paule Bilbaok esan bezala, «pilula txikia». Haren proiektu pertsonala izanagatik, taldearen babesa eta laguntza ere nabari da, hirukote gero eta sendoagoa osatzen baitute, eta elkar ulertzea ere nabaria da, heldutasuna erakusten baitute. Doinu pisutsuak lortzen dituzte, aurreko lanean baino zertxobait gordin eta ilunagoak direnak; rocketik lehen baino hurbilago, eta hitzei ere merezi duten garrantzia emanez, osotasunean pentsaturiko lana lortu dute, proiektu pertsonala taldera ezin hobeto moldatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.