Bill Murray aktorea Bilboko Arriagan izango da ekainaren 19an

'New Worlds' ikuskizuna emango du, eta euskarazko azpidatziak izango ditu. Musika, literatura eta poesia uztartzen ditu emanaldiak, nazioarteko artistek Europaren eta AEBen artean «eraikitako zubiak» azaltzeko. Sarrerak eskuragarri daude jada.

Bill Murray, 2023an Los Angelesen. DAVID SWANSON / EFE
Bill Murray, 2023an Los Angelesen. DAVID SWANSON / EFE
Amaia Jimenez Larrea.
2025eko apirilaren 16a
13:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Makina bat artista, aktore eta musikari ospetsuren aterpe izaten da Bilboko Arriaga antzokia urtero. Bada, badu zerrendara gehitzeko beste izen bat: Bill Murray aktore estatubatuarrarena. Ghostbusters (1984) eta Lost in translation (2003) filmetako protagonista izateagatik egin zen ezagun, eta New Worlds ikuskizuna taularatuko du orain Bilbon; datorren ekainaren 19an, 19:30ean. Ikuskizuna ingelesez izango da, baina euskarazko azpidatziak izango ditu —Arriagak adierazi duenez, «momentuan bertan inprobisatutako hitzetarako» izan ezik—. Sarrerak antzokiaren webgunean erosi daitezke jada.

Murrayk Jan Vogler biolontxelo jotzailearekin batera sortutako lana da New Worlds. New Yorken ezagutu zuten elkar, eta 2017an otu zitzaien proiektua gauzatzeko ideia. Musika, poesia eta literatura batzen dituzte, besteak beste, mundu mailan ezagunak diren artisten inguruan hitz egiteko: Mark Twain idazlea, George Gershwin musikaria, Ernest Hemingway idazlea... haiek Ameriketako Estatu Batueen eta Europaren artean eraiki zituzten zubiak azalduko dira emanaldian. Mira Wang biolin jotzailea eta Vanessa Perez pianista ere egongo dira oholtzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.