Popeko klasiko handien (The Beatles, Elton John, Michael Jackson, Itoiz; Elvis , ABBA) bertsioak egingo ditu gaur Euskeria abesbatzak Bilboko Campos aretoan (20:00etan). Izar & Star zikloari hasiera emango dio kontzertu horrek. Apirilaren 4ra bitartean beste zazpi emanaldi izango dira. Nazioarteko musika talde esanguratsuen kantuak eskaintzea da egitasmoa.
Hilaren 20an Ke No Falte taldeak Bob Marleyren kanturik ezagunen bertsioak joko ditu Kafe Antzokian. Sweet Oblivionek Nancy Sinatra eta Lee Hazlewooden kantuekin osatuko dute emanaldia hilaren 26an, Campos aretoan. Otsailaren 3an Pink Floyden Animals diskoa joko dute Midnight Road eta The Beatles On (Hard) Rock Soulbreaker Company taldeek, Kafe Antzokian. Edu Basterrak glam belaunaldiko artisten lanak joko ditu (otsailak 9); Motorsexek, Sex Pistolsenak, eta Discipulos de Dionisosek, The Misfitsenak (martxoak 1); Muy Fellinik, Los Planetasen bertsioak joko ditu (martxoak 22); The Fakebandek, The Banden The Last Waltz, eta Rubiak, Carole Kingenak (apirilak 4).
Bilboko Euskeria abesbatzak zabalduko du gaur Izar & Star zikloa
Apirilaren hasiera bitarte hainbat taldek nazioarteko talde ezagunen bertsioen saioak egingo dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu