Kritika. LIteratura

Bihotzarekin bakarrik ikusten da ondo

'Eder txikia'
'Eder txikia'.
2024ko irailaren 15a
05:10
Entzun

'Eder txikia'

Idazlea: Anthony Browne. Ilustratzailea: Anthony Browne. Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni

. Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka.

Haur literaturako ezinbesteko sortzailea da Anthony Browne. Dauden saririk garrantzitsuenak eman dizkiote egindako ekarpen hunkibera, original eta sakonengatik. Halakoxeak direlako haren lanak, eta halakoxea delako Eder txikia album ilustratu hau ere.

Benetako anekdota batetik abiatuta, zoo batean bizi den gorila bat aurkezten zaigu, zeinu hizkuntza ikasi duena eta zaintzaileekin komunikazio aberatsa eduki dezakeena.

Egun batez, bakardadearen tristurak jo duela oharturik, lagun bat eskatzen du. Zaintzaileek katakume bat eskaintzen diote, eta adiskidetasun harreman asimetriko hori abiatzen da. Eta inor gutxik espero bazuen ere, erabateko uztarketa gertatzen da. Segidakoa ez dut hemen jarriko.

Zer dioen eta zein hausnarketa bilatzen duen adierazteko lekurik ez dagoenez, Ederra eta piztia ipuinarekin gogoratzea gomendatzen dizuet.

Bestela ere ilustraziogintza teknikak arakatzeko aukera ez galdu; esaterako, nola aurkezten dituen zehaztasun desberdineko marrazkian, ilustrazio bakarrean, itzalen erabilera narratiboa, edota kolorearen bidezko emozio adierazpenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.