Bihar abiatuko da taldekako Xilaba, Iparraldeko bertsolari txapelketa

Ipar Euskal Herriko lurralde bakoitzetik talde bat osatu da gutxienez. Taldeak, bertsolariz ez ezik, gai emaile eta epaile lanetan arituko diren kidez ere osatuak dira.

Aurtengo taldekako Xilabaren aurkezpen prentsaurrekoa joan den irailaren 5ean, Baionan, Biltxokon. GUILLAUME FAUVEAU
2023ko irailaren 21a
15:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Kakoiak zuberotar taldeak eta Hazparke hazpandar (Lapurdi) taldeak emanen diote hasiera 2023ko taldekako Xilabari, bihar gauean, 19:00etan, Ozazen (Zuberoa). Urriaren 20ra arte ligaxken saioak iraganen dira, Iparraldeko hiru lurrealdeetan barna. Finalerdiak urriaren 28an eta azaroaren 4an iraganen dira, Muskildin (Zuberoa) eta Azkainen (Lapurdi), hurrenez hurren. Azaroaren 18an, finalaren aldia iritsiko da, Aiherran (Nafarroa Beherea). Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeak batzen dituen txapelketan, bakoitzeko taldeak aurkeztu dira aurten.

Taldekako Xilabaren berezitasuna da talde bakoitzak saio bat antolatzeko ardura hartzen duela. Horrez gain, talde bakoitzak bertze multzo bateko saio batean gaiak eman beharko ditu, eta epaile lanak ere eginen ditu. Saio bakoitzean, aldi oro, beste multzoetako bi kide eta publikoko bertsozale bat epaile izanen dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.