Bost euskal talde eta musikagile saritu ditu Espainiako Musika Akademiak XV. Musika sarietan. Kepa Junkerak irabazi du musika tradizionaleko disko onenaren saria, Herria lanagatik. Aurrez, beste hiru Musika sari lortuak zituen musikagileak, euskarazko abesti onenaren atalean guztiak. Oraingoan Bide Ertzean taldea izan da saritua atal horretan, Don Inorrez kantuagatik. Musika elektronikoko kantu onenarena, berriz, Delorean taldearentzat izan da, Stay Close abestiagatik.
Musika klasikoko egile onenaren saria Angel Illarramendik lortu du, 3. sinfonia obragatik. Alberto Iglesiasek irabazi du soinu banda onenarena, También la lluvia filmerako egindako lanagatik.
Sariak maiatzaren 18an banatuko dituzte, Madrilen.
Bide Ertzean, Illarramendi, Iglesias, Junkera eta Deloreani, Musika sari bana
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu