Bide Ertzean eta Jon Benitok emanaldia egingo dute gaur, Bilbon

'Ez zaitut abandonatuko' ikuskizuna eskainiko dute taldeak eta poetak BBK aretoan

Erredakzioa
Bilbo
2013ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Bide Ertzeanek eta Jon Benitok Ez zaitut abandonatuko ikuskizuna taularatuko dute, gaur, Bilboko BBK aretoan, Euskal Poesiaren V. BBK Jardunaldien egitarauaren barnean. 20:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera doakoa den arren, aurrez sarrerak hartu behar dira aretoan bertan.

Benitoren beraren eta Jose Luis Otamendi eta Iñigo Aranbarriren testuen gainean osatutako abestiak joko dituzte, besteak beste, Imanol (gitarra eta ahotsa) eta Joni Ubedak (baxua) eta Karlos Aranzegik (bateria) osatutako hirukoteak. Taldeak 77 diskoa, kaleratu berri du Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin, beren ibilbideko bederatzigarrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.