Bidaia oinarri duten lau ipuin berrargitaratu ditu Aurelia Arkotxak
'Septentrio'-n eman ziren aurrenekoz ezagutzera Gatuzainek kaleratu duen 'Bidaide' liburuko ipuinetako bi
Bidaietan oinarritutako lau istorio berrargitaratu ditu Aurelia Arkotxak Bidaide liburuan (Gatuzain). Lau aspaldiko bide-istorio errekontatuak du azpititulua liburuak. Liburuko lehen ipuina —Johan Mandabillaren bidaia benturosak— eta hirugarrena —Marco Poloren ametsa— Septentrio liburuan (Alberdania, 2001) argitaratu zituen Arkotxak; bigarrena —Azken itsasoa— Begiz jotako ipuinak liburu kolektiboan (COF-Alberdania, 2003); eta laugarrena —Petrarcaren mapamundia— Pablo Donezarren erakusketa baten katalogoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu