Bi lekukok akusazioen tesiekin bat egin dute 'Balentziaga auziaren' epaiketan
AUZITEGIAK. Bi lekukok deklaratu zuten atzo Donostiako Probintzia Auzitegian, Balentziaga auziaren epaiketaren bigarren egunean: auziaren ikerketan jardun zuen ertzain batek eta Balentziaga fundazioko diruzain ohi Manuel Cabrerak. Fiskaltzaren arabera, Mariano Kamio Getariako alkate ohiak eta Julian Arguilagos arkitektoak «harreman sentimentala» zuten, eta horregatik jardun zuen arkitektoaren mesedetan Kamiok. Ideia hori baieztatu zuten bi lekukoek. Ertzainaren arabera, ordainketetan duplizitateak izan ziren, eta patronatukideei «lerraturiko informazioa» ematen zien Kamiok. Cabreraren hitzetan, Kamiok ez zituen patronatuaren hainbat akordio bete, beti defendatzen zuen Arguilagos, eta bere kargu uztea eskatu zuen behin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu