Nora Arbelbide. Idazlea eta kazetaria
«Beti bildu izan du Euskal Herriaren alde beltza bere lanetan»
«Iparraldeko idazleak Elizarekin lotzen ditugu anitzetan, eta bera zen bere sasoiko literaturgileen artean elizgizona ez zen bakarra, Elizarekin aski kritikoa, gainera. Aljeriako gerraz idatzi zuenak markatu ninduen, zeren eta torturak ezagutu zituen, eta hor ere, beste obretan bezala, taburik gabe mintzatzen da. Inportantea da Aljeriako gerra aipatzea, luzez, Euskal Herriarentzat trauma handia izan delako, baina ez dugu baitezpada aski ezagutzen, nahiz eta hortaz idatzi duten euskaraz, Peillenek bezala, beste hainbatek. Zuberoako ipuin zaharrak biltzen ere ibili zen, eta lan horietan ere Euskal Herriaren alde beltz hori beti bildu izan du. Xuberoko animismoa liburuan badira horrelako altxor batzuk. Hori dena bildu du, eta eskertzekoa da lan hori egin izana, zeren eta berak bildu du euskaraz osotasunean bizi zen Euskal Herri bat, oraindik globalizatu gabea, pentsamendua ere euskaraz zuena; eta bildu zuen garaiz zenean, berandu izan baino lehen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu