Zinema. Estreinaldiak

Beste film batzuk

2012ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
'The Twilight Saga: Breaking Dawn — Part 2 '

Zuzendaria: Bill Condon. Aktoreak: Kristen Stewart, Robert Pattinson, Taylor Lautner, Anna Kendrick, Peter Facinelli, Dakota Fanning, Ashley Greene. Herrialdea: AEB. Urtea: 2012. Iraupena: 115 minutu.

Udako foiletoieko protagonista izan dira Kristen Stewart eta Robert Pattinson banpiroak. Maitasuna, desleialtasuna eta oraingoz amaiera eztia izan duen istorio mediatiko bat bizi izan dute mundu osoko kamera guztien aurrean. Auskalo benetako apurketa-elkarketa izan ote den ala marketing kanpaina maltzurra. Kontua da aste honetan Twilight sailaren azken atala ailegatuko dela gure pantailetara. Banpiro bihurtuta, Bellak bere izaera berrira moldatu beharko du. Renesmee jaioko da, eta, horren ostean, Cullen familia Volturi familiaren mehatxutik babestu beharko da.

'Alex Cross'

Zuzendaria: Rob Cohen. Aktoreak: Tyler Perry, Matthew Fox, Jean Reno, Rachel Nichols, Edward Burns, John C. McGinley, Giancarlo Esposito. Herrialdea: AEB. Urtea: 2012. Iraupena: 101 minutu.

James Patterson arrakasta handiko idazlea da. Alex Cross izeneko detektibea eta psikologoa da haren liburu askoren protagonista. Rob Cohenek —telebistan lan egindakoa da zinemaren munduan sartu aurretik— egin duen moldaketa honen aurretik ere, sail bereko beste bi liburuk izan dute zinemarako egokitzapena: Along Came a Spider eta Kiss the Girls. Alex Cross Detroiteko polizia departamenduko bere bi lankideekin lanean ari da; Picasso hiltzailea bilatu nahian ari dira. Picasso Gilles Mecier enpresari boteretsua hil nahian dabil, eta hori gertatu aurretik harrapatu beharko dute Crossek eta lagunek.

'Après mai'

Zuzendaria: Olivier Assayas. Aktoreak: Lola Creton, Dolores Chaplin, Victoria Ley, India Menuez, Nathanjohn Carter, Nick Donald, Clement Metayer. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2012. Iraupena: 122 minutu.

Carlos telesail ederra egin ostean, Olivier Assayas zuzendariak 68ko maiatzeko ajearen ondorengo pelikula hau egin du. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen, eta han denetariko iritziak izan zituen. Aurretik, Veneziako zinemaldian izan zen filma, eta gidoi oinenaren saria irabazi zuen Assayasek. Orain, filma Ipar Euskal Herriko aretoetara ailegatu da. Gilles 18 urteko ikaslea da istorioaren protagonista, Parisko maiatzaren osteko gertaerek aldaketa handia ekarri dute Europa osoan, eta egoera berrira moldatu beharko dute Gilles eta lagunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.