Beste bost izendatu ostean, 63 jakitun ditu jada Jakiunde akademiak

Ibon Sarasola, Itziar Laka, Concepcion de la Rua, Maria Teresa Telleria eta Teresa del Valle dira kide berriak

Erredakzioa
Donostia
2014ko apirilaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Maria Teresa del Valle antropologoa (Donostia, 1937), Concepcion de la Rua biologoa (Bilbo, 1957), Maria Teresa Telleria botanikaria (Durango, 1950) eta Itziar Laka (Ondarroa, Bizkaia, 1962) eta Ibon Sarasola hizkuntzalariak (Donostia, 1946) Jakiunde akademiako kide edo jakitun izendatu zituzten atzo, akademiak Bergarako Olaso dorrean (Gipuzkoa) egindako batzarrean. Izendapen horiekin, 63 jakitun ditu jada Jakiundek. Bernardo Atxaga, Mariasun Landa, Maria Bayo, Inma Shara, Luis de Pablo, Montxo Armendariz, Javier Agirresarobe eta Rafael Moneo daude horien artean,

Jakiunde akademia 2007ko an sortu zen, Eusko Ikaskuntzaren eraginez eta Euskal Herriko unibertsitate guztien laguntzaz, «bikaintasuna eta kalitatea etengabe bilatzen duen faroa» izateko bokazioarekin.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.