BERTSOTARAKO GAIA

Kalean zoazela, haren ahotsa entzun duzu. Hunkitu egin zara.

Nerea Ibarzabal, Irungo Ficoba erakustazokan kantatzen, 2022ko Txapelketa Nagusian. ANDONI CANELLADA / FOKU.
2023ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
1
Urteen joanez nire
ingurua horren antzu
aitari minbizi batek
behin egin zion mehatxu.
Hamaika diagnostiko
eta esperantza faltsu
ta minari aurre egiten
enabil horren ahaltsu.
Kalean zehar nijoa
astiro botaz bi pausu
ta bapatean, «egun on»
atzetik esan didazu.
Zure betiko ahotsa,
tinbre grabe eta baxu
ta azkenean burua
biratu ta etzara zu (Bis).

2
Amaigabea delako
dolu baten espirala
berdintsu zaizkit astelehen,
domeka zein ostirala.
Ta iruditzen zait kaleak
ere erantzuten didala
dena udazkentzen eta
hostoz erortzen doala.
Gizonarenganantz biraz
begirada berehala
nahigabe lez eskaini dit
bere irripar zabala.
Oilonarrutzen hasi zait
sabel parteko azala
berak ere ezagutu
izan banindu bezala (Bis).

3
«Kaixo, zer moduz zabiltza?»
galdera neukan gordeta
berak keinu bat egin dit
zalantza dauka oldeka.
Ta zer hasiko bagenu
bi aktoreren olgeta?
Pasea dezagun eta
ein dezagun gogoeta.
Beitu aita, berdintsu dago
parke hortako pareta
utzi zenuen bezala
guztia huntzez beteta
arbolak horitzen doaz
ta urtsu dator erreka.
Berrabiarazi dezagun
gure azken elkarrizketa (Bis).

Doinua: Gure herri ttiki hau da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.