BERTSOTARAKO GAIA

Maialen Lujanbio bertsolaria, Beñat Gaztelumendirekin, 2009an Bergaran izandako finalaurrekoan. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU.
2023ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
1
Irratiak zioen kaleetan
zela jendetza demasa
pankarta baten ostean oihuz
bete kale eta plaza.
Egoera da tentsoa eta
bazun iskanbila traza
hemen norbere hitzari eusten
ere ez dago erraza.
Orandik entzuten da oihartzuna
hori pelotazo jasa!
Lurrean odol arrasto batzuk
ta tentsiozko arnasa...
Kordoietik hara-hona nabil
foto bila nere kasa
baina kaskodun batek esan dit
«Hemen ez da ezer pasa».

2
Jendeak ihes ein du korrika
behe-barru ta taberna
hasi denean pelotazoen
eta tiroen galerna.
Lehen ere hau ikusia baitut
hainbat urtetan barrena
ikusi ezta ere hori pasa da
imajina nezakeena.
Poliziari aurre eginez
nere argazkilari sena
espaloi hutsak atera eta
esplikatu leike dena.
Nahiz eta ez dela ezer pasa
den esaten didatena
pasa ez denak erakusten du
sarri asko pasa dena.

3
Lehen ere problemak izan dira
orain sei urte inguru
lan egiten nun egunkariak
ze komeri! ze apuru!
Herritarrekin bat egin eta
beste berri bat helburu
eta geroztik Euskal Herria
dibujatzen dihardugu.
Herri berean gaude zu ta ni
baina nolako bi mundu!
Zure zentsura zure ezetza
bortitz segunduz segundu.
Baina herri honen berri emateko
nola beti gauden gertu gu
argazkirikan ez izan arren
hitzak jarriko ditugu.

Doinua:Eguzkiakurtzen du han goian B.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.