HILBERRIA. Haizea Beruete
Bertsolaritzan, alderik alde
![BERTSOA.EUS. BERTSOA.EUS.](https://www.berria.eus/uploads/s1/71/45/01/p031-f02.jpeg)
Eskolartekoan, Nafarroako Bertso Txapelketan —bakarka zein taldean— eta hainbat gazte sariketatan aritu zen kantuan, irakasle ere bai bertso eskolan, eta baita begirale ere bertso udalekuetan. Haizea Beruete Lopetegi bertsolari iruindarrak bertsolaritzako hainbat alorretan egin zuen ekarpena. Gure Aldetara proiektuan ere hartu zuen parte iaz, beste hamahiru emakumezko bertsolari nafarrekin batera. Halaber, Eguzki Donnellanekin batera, Tripak: huts bete hots poema liburua eta proposamen eszenikoa ondu zituen. Beruete 28 urterekin hil da, bertsoa.eus atariak atzo jakinarazi zuenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu