BERTSOLARIAK

2017ko apirilaren 4a
00:00
Entzun

Julio Soto

Jaio. Gorriti (Nafarroa), 1987.

Ibilbidea. 2015eko txapelduna da. Hirutan jantzi du txapela. 2009ko eta 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen.

Xabi Maia

Jaio. Elizondo (Nafarroa), 1981.

Ibilbidea. Bigarren aldia da txapelketan parte hartzen duena, eta lehenengo aldiz abestuko du finalean.

Eneko Fernandez

Jaio. Lesaka (Nafarroa), 1977.

Ibilbidea. Hirugarren finala izango du. Lehen aldiz, 2013an hartu zuen parte, eta Euskal Herriko Txapelketarako sailkatu zen.

Eneko Lazkoz

Jaio. Etxarri Aranatz (Nafarroa), 1983.

Ibilbidea. 2004an hartu zuen parte lehen aldiz txapelketan. 2010etik, finalista izan da txapelketa guztietan.

Aimar Karrika

Jaio. Auritz (Nafarroa), 1988.

Ibilbidea. Larunbatekoa bere hirugarren finala izango du. 18 urterekin hartu zuen parte lehenengoz txapelketan.

Ander Fuentes 'Itturri'

Jaio. Zubieta (Nafarroa), 1979.

Ibilbidea. Larunbatean bere hirugarren finalean abestuko du. 2008an hartu zuen parte aurrenekoz txapelketan.

Xabier Terreros

Jaio. Lesaka (Nafarroa), 1981.

Ibilbidea. 2000. urtean hartu zuen aurrenekoz parte Nafarroako Bertsolari Txapelketan. 2015ean, txapeldunorde izan zen.

Julen Zelaieta

Jaio. Bera (Nafarroa), 1980.

Ibilbidea. 2008an Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldun izan zen. Bere hamargarren finala izango da larunbatekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.