Bertsoaroa izango da otsailaren 9tik martxoaren 2ra

2023ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
BERTSOLARITZA.Nafarroako Bertsozale Elkarteak jakinarazi du Bertsoaroa jaialdia otsailaren 9tik martxoaren 2ra bitarte eginen dela aurten, Iruñean. Datak iragarri ez ezik, kartela ere aurkeztu du elkarteak, eta egitarau oparoa utzi agerian: sei emanaldi eginen dituzte, hala nola bertso jaialdiak, bertso afari bat eta haurrentzako tailer bat. 32. aldia izanen du aurten.

Ohi denez, Bertsozale Elkarteak Iruñeko Udalarekin batera antolatu du zikloa. Zabaldutako oharrean, biek nabarmendu dute Bertsoaroaren helburua «unean uneko bertsolaritzaren berri kalitatez eta aniztasunez ematea» dela.

Aurreko aldietan bezala, haurrei ere erreparatu diete egitaraua ontzeko garaian, eta haiei eskainitako jarduera bat ere antolatu dute. Bertso jasa, bat-bateko jolasa tailerra eginen dute otsailaren 18an, Arrosadia auzoko Civivoxean. Jolasen eta ariketen bidez haurrak bertsotan murgiltzea da helburua. Horretarako, bi bertsolari batuko zaizkie haurrei: Ainara Ieregi eta Iker Gorosterrazu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.