Bertso plazak pandemia aurreko egoerara itzuli dira

2023ko ekainaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BERTSOLARITZA. Bertsozale Elkarteak ikerketa bat egin du bertsolaritzaren unean uneko egoera aztertzeko, eta, datuen arabera, pandemia aurreko egoera berreskuratu du. Xenpelar dokumentazio zentroaren bilketa sistemak eman dio bide datu bilketa horri, eta 2022ko bertso plazak eta saioak izan dituzte aztergai. Lau bertso plaza mota aztertu dituzte: jaialdiak, lagunartekoak, librekoak eta bat-bateko bereziak.

Denera, 1.069 saio egin zituzten 2022an; 1.130 antolatu zituzten 2019an. Kopurua, berez, txikiagoa bada ere, Bertsozale Elkarteak gogorarazi du urte hartako lehenengo bi hilabeteetan indarrean zeudela COVID-19aren aurkako neurriak. Izan ere, martxotik maiatzera askoz ere saio gehiago egin ziren 2022an: hirurehun saio antolatu zituzten orduan, eta 248 egin zituzten 2019an. Azaroan, ordea, plaza gutxiago izan ziren 2022an, Bertsolaritza Txapelketa Nagusia jokatu zelako.

Bertso plaza motei dagokienez, 272 jaialdi eta libreko 419 saio egin zituzten 2019an; iaz, berriz, 346 jaialdi eta libreko 306 saio izan ziren. Bertsolarien parte hartzean ez da aldaketa askorik izan: 3.229 bertsolari aritu dira kantuan guztira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.