Iurretako (Bizkaia) Eñaut Aiartzaguenaren Muralistak izeneko proposamenak irabazi du BERRIArenegutegi lehiaketa, eta, horrenbestez, irudi hori izango da urte amaieran salgai jarriko den egutegiaren ardatza.
Hainbat lanen artean bi igaro ziren finalera, eta irakurleek aukeratu ahal izan dute bien artean BERRIA.INFOren bidez botoa emanez. Esan bezala, azkenean Eñaut Aiartzaguenarena gertatu da garaile, eta mila euroko saria jasoko du.
Urte amaierarako jarriko du salgai BERRIAk Aiartzaguenak landutako egutegia.
BERRIAren 2008ko egutegia, Eñaut Aiartzaguenarena
Iurretako marrazkilariak irabazi du lehiaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu