Zinema

BERRIA eta Mikel Olaziregi saritu ditu Tinkok 20. urteurrenean

Euskarara bikoiztutako ia ehun film banatu ditu euskara elkarteak hogei urteotan, EAEko berrogei udalerritako zinemetan, eta 750.000 haurrengana iritsi da.

Marian Galarraga Tinko elkartearen sortzailea eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria, sari banaketan. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
gorka erostarbe leunda
2014ko urriaren 15a
09:22
Entzun

Hogei urte bete dituela ospatu eta gogoratzeko asmoarekin Tinko Euskara Elkarteak bere ibilbidean lagun izan dituen bi bidaide saritu nahi izan ditu: BERRIA egunkaria eta Mikel Olaziregi Donostiako Zinemaldiko zuzendari ohia. Tinkoko arduradun Marian Galarragak gogorarazi du Mikel Olaziregiren papera "oso garrantzitsua" izan dela banaketa etxe handiek hainbat film euskarara itzultzeko baimena eman zezaten; "Bestela ia ezinezko litzateke baita Eusko Jaurlaritzaren izenean joanik ere". Olaziregi Madrilen da gaurko egunez, eta beste egun batean jasoko du Fernando Mikelena artistak okasiorako egindako oroigarria. 

BERRIAko zuzendari Martxelo Otamendik nabarmendu du saritua Tinko elkarteak berak izan beharko lukeela. "Tinkok egindako lanari esker haur askok ikusi ahal izan dute zinema euskaraz, eta haur horietatik aterako dira etorkizuneko zinemagile, ekoizle, argiztatzaile, aktore eta abarrak...". Otamendik Tinkoren egoitzan jaso du Mikelenak egindako oroigarria, eta bereziki gogoan izan ditu euskararako bikoizketan jarduten dutenak eta bikoizketa etxeak, "larri baitira egun". "Euskaraz egindako zinema beharrezkoa dugu, baina behar ditugu mundu osotik euskarara bikoiztutako filmak ere". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.