Bernardo Atxagak Arte Ederren Merituaren Urrezko Domina jaso du

Euskal idazlearekin batera, guztira, 38 artista edo erakunde saritu ditu Espainiako Gobernuak. Hala nola Kase O., Los Planetas, Robe Iniesta, eta Camela musikariak eta Antonia Vicens eta Elvira Lindo idazleak.

Bernardo Atxaga 'Etiopia' liburuaren berrargitalpenaren aurkezpenean. ANDONI CANELLADA / FOKU
Bernardo Atxaga 'Etiopia' liburuaren berrargitalpenaren aurkezpenean. ANDONI CANELLADA / FOKU
Inigo Astiz
2024ko abenduaren 23a
16:40
Entzun

«Gipuzkoar idazlearen ibilbideak nobela, poesia, ipuinak, antzerkia eta saiakera biltzen ditu eta euskara hutsez idatzi eta argitaratu du». Espainiako Gobernuko Kultur Ministerioak esaldi labur horrekin laburbildu du Bernardo Atxaga idazlearen ia bost hamarkadako ibilbide emaritsua. 2019an ere Letren Sari Nagusiarekin aitortu zion lan hori ministerio berak, eta Arte Ederren Merituaren Urrezko Domina eman dio orain, gaur jakinarazi dutenez.

Espainiako Gobernuak urtero banatzen ditu domina horiek, kultur edo arte sorkuntzan nabarmendu diren pertsona edo erakundeak aitortzeko asmoz. Aurtengoan 38 sortzaile eta erakunderen lana aitortu dute sari horiekin, eta Atxaga da zerrendako euskal herritar bakarra, bai eta euskara ardatz duen sortzaile bakarra ere.

Zerrendan daude, besteak beste, Maribel Verdu aktorea, Jose Merce flamenko kantaria, Robe Iniesta musikaria, Kase O. rap abeslaria, bai eta Eva Baltasar i Sarda eta Antonia Vicens idazle katalanak ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.