Amaia Elizalde. Literatura irakaslea EHUn
«Beren garaian ez ziren ulertuak izan, baina abangoardia izan ziren»
«Jon Miranderekiko zuen laguntasunaz ez ezik, nik nabarmenduko nuke harekin batera izan zuen heterodoxia. 1950eko hamarkadatik hasita, denbora pasatuta ere, askotan jarraitu zuen heterodoxia horren pertinentzia azpimarratzen; segitzen zuelako defendatzen garai hartan kristau kulturatik urruntzeko egindako hautu literario eta kultural hori. Askotariko ideia estetiko eta filosofikoak ere sartu zituen euskaran eta euskal kulturan. Hasi zenean, gutxiengo baten parte izan zen, baina abangoardiaren parte izan zen, periferiatik. Ez ziren batere ulertuak izan beren garaian. Etorkizuneko bidea beti egon ohi da tarteko puntaren batean; Peillen eta Mirande muturrean egon ziren, eta, sentsazioa daukat, gerora, arrakasta lortu zutenak eta kanona ezarri zutenak erdibiderago egon zirela. Lan garrantzitsua egin zuen Peillenek, eta dotorezia handiz eta apal, gainera».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu