Benizze proiektuak irabazi du Paradisu Zinema musika beka

Iñigo Muguruzari omenaldia egiteko asmoz sortu dute beka Elkar argitaletxeak, EHZ festibalak eta Antxeta irratiak. 10.000 euroko saria jasoko du irabazleak, diskoa ekoitzi, editatu eta haren sustapena egiteko.

Benizze proiektua. KAULDI IRIONDO
Olatz Enzunza Mallona.
2023ko irailaren 15a
12:35
Entzun

Beñat Goitia musikariaren Benizze proiektu hasiberriak irabazi du Paradisu Zinema musika bekaren lehen aldia. Hala erabaki du Andres Kamio Elkar Musikako arduradunak, Joana Barbier EHZ festibaleko antolatzaileak eta Maia Muruaga Antxeta irratiko kazetariak osatutako epaimahaiak. 10.000 euroko saria jasoko du irabazleak, diskoa ekoitzi, editatu eta haren sustapena egiteko. Horrez gainera, 2024ko EHZ jaialdian jotzeko aukera izango du.

Proiektuaren «ausardia eta freskotasuna» nabarmendu du epaimahaiak, eta egungo musika ohituretara «erraz» egokituko dela uste dute. Denera, 28 talde aurkeztu dira bekara, eta horien lana ere aitortu nahi izan dute: «Argi geratu zaigu Euskal Herrian eta euskaraz asko ekoizten dela; hainbat estilotan, gainera».

Gehiago irakurri:«Nire oinarriekin zintzoa naiz: egungo soinua eta euskara»

Iñigo Muguruza musikariari «omenaldi xume bat» egiteko asmoz eta euskal musikarien lanak sustatzeko helburuarekin sortu dute Paradisu Zinema musika beka Elkar argitaletxeak, EHZ festibalak eta Antxeta irratiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.