Beñat Gaztelumendi garaile bigarren final-laurdenean

Alde handiz nagusitu da Errenterian jokatutako saioan. Iñigo Gorostarzu sailkatu da bigarren.

Beñat Gaztelumendi, atzo Errenterian jokatutako saioan. JON URBE / FOKU
Beñat Gaztelumendi, atzo Errenterian jokatutako saioan. JON URBE / FOKU
mikel lizarralde
2024ko urriaren 21a
08:46
Entzun

Final-laurdenetan sartu da asteburuan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, eta fase berriko lehen bi saioak egin dituzte larunbatean eta igandean. Larunbatean Eibarko Coliseon jokatutako final-laurdenean Alaia Martin nagusitu zen erraz —puntuei dagokienez, behinik behin—, eta atzo, igandea, antzera irabazi zuen saioa Beñat Gaztelumendik, Errenteriako Lekuona fabrikan. 493 puntu eskuratu zuen Gipuzkoako gaur egungo txapeldunak, eta ia 40ren aldea atera zion Iñigo Gorostarzu bigarren sailkatuari (455).

Gainerakoen puntuazioak hauek izan ziren: Beñat Iguaran (451,5), Unai Gaztelumendi (444), Oihana Arana (440) eta Aitor Salegi (427).

Errenterian irabazita, Gaztelumendi zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako, eta gainerakoek sailkapen orokorraren arabera izango dute horretarako aukera. Hain zuzen ere, bost final-laurdenetako irabazleak eta beste hamahiru bertsolari pasatuko dira hurrengo fasera.

Bi saio jokatuta, honela dago gaur egun sailkapen orokorra.

1. Alaia Martin 531,5
2. Agin Laburu 503,5
3. Beñat Gaztelumendi 493
4. Eneko Araiztegi 469
5. Haizea Arana 458,5
6. Iñigo Gorostarzu 455
7- Beñat Iguaran 451,5
8. Manu Goiogana 448
9- Unai Gaztelumendi 444
10. Oihana Arana 440
11. Aratz Igartzabal 438
12. Aitor Salegi 427

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.